Skip to main content
bannerra

Bidegurutzea

Beatriz Akizu (Eusko Ikaskuntza): "Aukera daukagu herri moduan gure etorkizuna eraikitzeko"

2018-06-07
Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena, XVIII kongresua eta Estatutu Berriari buruzko partaidetza prozesua izan ditugu hizpide, besteak beste, Beatriz Akizu eta Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzako kideekin.
Aktualitate politikoaz solasaldia analistekin, Xabier Alkorta eta Beatriz Akizu (Eusko Ikaskuntza) eta Nerea Arriola

2018-06-07

Osakidetzako ustezko iruzurra, Altsasuko ebazpena eta espetxeratzeak eta estatus politikoa izan dituzte hizpide Laura Mintegi, Mario Zubiaga eta Ion Ansak solasaldian. Beatriz Akizu eta Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzako kideak elkarrizketatu ditugu eta Nerea Arriolak ekarri digu umore dosia.

Mari Domingi: "Jarri Evaristo bat bilera guztietan"

2018-05-31
Mari Domingi "munduari begira" dago urte osoan, eta "jarraitzen du aktualitatea". Guardia Zibilak Evaristo Paramos salatu izanak eman dio hizpidea.
Solasaldia: hezkuntza akordioa, abiapuntua ala aukera galdua?

2018-05-31

Akordiorako oinarriak zehaztu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan, bi urte pasako mobilizazio eta negoziazio aldi baten ondoren. Miren Zubizarreta (ELA), Aitor Nuñez (LAB), Ana Perez (Steilas) eta June Bidegurenekin (CCOO) aztertu dugu.

Analisia: zentsura mozioan, nor bereari begira

2018-05-31

Pedro Sanchezek Mariano Rajoy presidentearen kontra aurkeztutako zentsura mozioaren ingurukoak analizatu dituzte Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa), Beñat Zaldua (Gara) eta Jon Olanok (Berria).

Hezkuntza akordioari buruzko solasaldia, zentsura mozioaz analisia eta Bea Egizabal

2018-05-31
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan lortutako akordioa izan dugu hizpide sindikatuetako ordezkariekin, Jurdan Arretxe, Beñat Zaldua eta Jon Olanok zentsura mozioaren ingurukoak analizatu dituzte, eta umorea Bea Egizabal edo Mari Domingik ekarri digu.
 
bannerra

bannerra