Skip to main content

Bidegurutzea

Anjel Oiarbide (Gure Esku Dago), autogobernuaz solasaldia legebiltzarkideekin eta Mirari Martiarena

2018-05-17

Erabakitze eskubiedaren bidean Eusko Legebiltzarra interpelatuko du Gure Esku Dagok ekainaren 10eko giza katearekin. Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziak, berriz, atzeratu egin ditu Estatutu berriari buruzko zenbait eztabaida; ez ordea, Bidegurutzean.

Imanol Esnaola: "Erne egon behar dugu, lurralde desorekei erantzun eraginkorrak emateko"

2018-05-09

Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako zenbait komunitateren iraunkortasuna kolokan jartzen dutenak: udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena, batez ere. Lurraldea desorekatzen ari da, eta horren aurrean, erne egon, eta erantzun eraginkorrak emateko garaia da.

Horixe da Gaindegiak, Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behatokiak gizarteratu nahi duen mezua; koordinatzailearekin, Imanol Esnaolarekin, hitz egiteko aukera izan dugu: aztertu duten errealitatea ezagutu, eta erantzun horiek nondik etor litezkeen galdetu diogu.

Anaiz Funosas: "Badakigu iraganean ez ginela ados, baina goazen egitera bide bat elkar ulertzeko"

2018-05-09

Aietetik Arnagarako bidean rol erabakigarria izan du Bake Bidea mugimendu zibilak: Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoen arteko elkarrizketa sustatu du, hautetsien eta ETAko mintzakideen arteko elkarrizketak ahalbidetu ditu, eta Euskal Herriko eragileak Pariseko Gobernuarekin hitz egitera esertzea, eta modu bateratuan egitea lortu du.

Honaino nola heldu garen, eta hemendik aurrera zer dugun egiteko galdetu diogu ba, besteak beste, Anaiz Funosasi, Bake Bideako presidenteari.

Anaiz Funosas (Bake Bidea) eta lurraldearen desorekak eta iraunkortasuna Imanol Esnaolarekin

2018-05-09

ETAren desegitea eta Arnagako Adierazpenaren ondoren elkartu gara Anaiz Funosasekin. Aietetik Arnagara, rol erabakigarria izan du ordezkatzen duen Bake Bidea mugimendu zibilak. Gainera, lurralde desoreken inguruan erne jarri gaitu Imanol Esnaola Gaindegia-ko koordinatzaileak.

Bidegurutzea | Nerea Arriola: "Hasperen hau ez da exzitazio sexuala. Badaezpada diot, ia interpretazio txarrak izango ditugun"

2018-05-03

2016ko sanferminetako talde erasoaren auzian epaileek emandako ebazpena izan du hizpide Nerea Arriolak Bidegurutzeko kolaborazioan.

Bidegurutzea | Paxkal Indo: "Frantziaren hautu tekniko eta ideologikoen kontra borrokatu behar dugu"

2018-05-03

Iparraldeko ikastolek aparteko hazkundea bizi dute; datorren ikasturtean ere, 230 ikasle gehiago izango dituzte, baina Frantziako Hezkuntza Ministerioa ez dago prest behar beste irakasle jartzeko. Egoera horren aurrean, Seaskak planto egin du, eta mobilizatzera dei egin die herritarrei.

 
bannerra

bannerra