Skip to main content

2019

Karmele Jaio gasteiztarrak irabazi du 111Akademiako sari nagusia "Aitaren Etxea" eleberriarengatik

2020-05-08
Karmele Jaio gasteiztarrak irabazi du 111Akademiako sari nagusia, “Aitaren Etxea” eleberria 2019ko euskal libururik onena bezala aitortzen duena. Ehun akademikidek baino gehiagok emandako bozketan, aise gailendu da Jaioren liburua, Atxagaren “Etxeak eta hilobiak” eleberriaren aurretik. Elkarrek banatutako liburua, hautaketaren fase guztietan suertatu da garaile, Karmele Jaiori bere ibilbideko bigarrena emanez. Aurrenekoa 2006an jaso zuen “Amaren eskuak” obrarengatik izan zen. Gainera, 2015ean, Euskaltzain urgazle izendatu zuten. “Aitaren Etxea” Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eraginaz” hitz egiten du, sariaren igorleek azaldu duten bezala. Akademiakideek irakurlea “heldutasunera heldutako literatura” aurkituko duela adierazi dute. Sari honekin Karmele 111Akademia saria birritan lortzen duen taldetxoan sartzen da, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi eta ramón Saizarbitoriarekin batera. 1996tik ematen den sari hau (2012ra arte Beterriko liburua izenez ezagutua) 25 urte beteko ditu datorren urtean. Saridunenen artean, tamaina handiko euskal idazleak izan dira, tartean, Sarrionaindia, Atxaga, Uribe, Alberdi edo Aristi. 111Akademiak adierazi duen bezala, Covid-19ak eragindako egoera dela eta, aurten ez da sari-banaketa fisikorik egingo.
Euskal Herriko langabezia-tasa %8,86koa da

2020-01-28
Gaindegiak kalkulatu duenez, Zuberoak (%4.09) eta Nafarroa Behereak (%4,19) izan zuten langabe gutxien 2019an. Haien ondotik doaz Gipuzkoa (%7,22), Lapurdi (%7,80), Nafarroa (%8,24) eta Araba (%8,28). Bizkaiak eman ditu berriz ere daturik txarrenak (%10,61), nahiz eta lurralde horretan jaitsiera puntu bat baino gehiagokoa izan den.
Greba feministaren indarra, Korrikaren zirrara, Txibiteren izendatzea, Kataluniako egoera eta Berri Txarraken agurra urteko protagonista nagusiak

2019-12-20
Hauteskundeen jarioa izan dugun urtean, EAJk bere nagusitasuna berretsi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; Nafarroan, aldiz, Txibite sozialista eta Maya unionista kontserbadorea dira Nafarroko presidente eta Iruñeko alkate berriak. Kale aktibazioko hilabeteak izan dira, horren lekuko martxoaren 8ko greba feminista, pentsiodunen protestak, altsasuko gazteekiko elkartasuna edo G7ren aurkako mobilizazioak Miarritzen. Nazioartean, Kataluniako egoerara begira egongo gara, espainiar Estatuan Pedro Sanchezek bitan irabazitako bozak eta Hego Amerikan izandako une konbultsoak. Boliviako estatu kolpea, Txileko errepresioa edo Lularen askatasuna. Kiroletan, Realak Kopan lortutako balentria azpimarratu behar, Osasuna eta Bilbao Basketen igoerekin batera. Kulturan, zalantzarik gabe, Berri Txarraken agurra urteko fenomenoa izan da.
Beñat Gaztelumendi: "Zer txalotzen den eta nola txalotzen den desberdina da generoaren arabera"

2019-12-18
Beñat Gaztelumendi, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlearekin izan gara, egun hauetan bizitakoa gertutik jakiteko.
Musikariak ikastetxeetan: Iker Lauroba

2019-12-13
Iker Laurobak, Nafarroako Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan egindako saioetan izan gara sorkuntza prozesuaz eta euskal musikaren oinarri diren Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ez dok amairu... garaia errepasatu dugu.
 
bannerra

bannerra