Skip to main content

kaleratzea

Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egin du Gasteizen

2019-04-03
Kaleratzeak Stop plataformak Gasteizko Foru kalean elkarretaratzea egin du Josek apirilaren 11n pairatu behar duen kaleratzea salatzeko eta erakundeen esku-hartzea eskatzeko. Jose, kaleratua izango den La Puebla de la Barkako (Errioxar Araba) biztanlea da, hostalaritzan lan egindakoa eta 2010ean bizkarrezurrean lesioa sufritu zuena. Urte batez bajan egon ostean, kaleratua izan zen eta han eta hemenkako aldi baterako lanetan egon da. Diru sarrera ez-finkoekin, ezinezkoa izan zaio Ibercaja kutxarekin duen hipotekari aurre egin. Hortaz, zazpi hilabetez ezin ordaindu eta gero, Ibercajak mailegua erreklamatu egin dio. Etxea enkantera atera eta %70ko balioan saldu egin zen, eta Joseri 7.000 euroko zorra ordaintzeko eskatzen diote.
Famila bat etxe gabe geratu ondoren kritikak jaso ditu Barakaldoko Udalak

2019-01-16
Barakaldoko familia bat kalean geratu da alokairuan zuten etxearen jabeak kontratua ez berritzea erabaki eta beste aukera bat topatu ezinean egon ostean. Langabezian daude 59 urteko emakumea eta 32 urteko bere semea eta martxotik zuen udalak bere egoera larriaren berri. Berri-Otxoak elkarteak salatu du udalak irtenbide aproposik eman ez izana eta oposizioak etxebizitza parke publiko baten beharra nabarmendu du, alokairuen bataz besteko prezioa 700 euro inguruan egonda, prekarietateak jota dauden familiek ez baitute merkatu librera sartzerik.
Maravillas gaztetxea itxiko duela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak

2019-01-09
Maravillas Gaztetxeko asanbladak atzo arratsaldean estalitako kanporatzea salatu zuen. Batzarraren ondoren egindako kalejiran, goizean gertatu bezala, Polizak gazteen aurka kargatu zuen. Alde Zaharreko bizilagunen elkarteak, gaur goizean Polizia auzotik ateratzea eskatu du estatuko gobernuko delegaritza eta Nafarroako Gobernuaren barne sailean. Gobernutik adierazi dutenez, Rozalejo Jauregia ustu ondoren, hau ixteari ekingo dio poliziak.
Polizia Forala Maravillas Gaztetxean sartu da

2019-01-08
Goizaldean sartu da Polizia Iruñeko Maravillas Gaztetxera, Gobernuaren Hitzetan Ogasun Saileko ikuskarien lana ahalbidetzeko. Gaztetxeko asanbladako kideek estalitako kaleratzea salatu dute alde zaharreko kaleetan barrena eta Espainiako Poliziak haien kontra kargatu izan du zenbaitetan. Maravillas mugimenduko bozeramaileak elkarrizketaren alde agertu dira, nahiz eta gobernuaren jarrera salatu duten.
Patxi Zamorak berretsi du bere kaleratzea mendeku politikoa izan zela

2018-10-09
Patxi Zamoraren kaleratzea mendeku politikoa izan dela berretsi du Kontuz elkarteak. Gaurkoan jakitera eman dutenez, Guardia Zibilaren aginduz kendu zioten Zamorari hegan egiteko baimena. Zehazki, "aire segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen inguruneen gertukoa" izatea leporatzen ziotela jakin elkarteak, epaitegietan lortutako txostenean agertzen denez. Hain kalifikazio larriak justifikatzeko frogarik ez dagoela salatu du Zamorak.
 
bannerra

bannerra