Skip to main content

Bilboko Aste Nagusia 2018

Aste Nagusiko azken eguna ere, bete-betea

2018-08-26

Aste Nagusia badoa. Hala ere, bederatzi gaueko aste honek amaiera potoloa izango du. Goizez buztan gisatua dastatu eta mahai jokoekin ono pasatzeko aukera izan dugu. Arratsean, Arriaga atzekaldean, konpartsen eskutik Akerbeltz erromeriak musika jarri dio azken egunari. Marijaiak bere azkenengo buletak eman eta beste urte batez erre egingo dute, 2019 Aste Nagusira arte.

Palmada saria eta bandera urdina zein marroia banatu dituzte

2018-08-25

Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Konpartsak-ek Palmada saria banatu dute, aurtengoan Hontzak-i emanez. Horrekin bandera, bandera urdina Bordillo Aplastado taldearentzat eta bandera urdina Tomas del Hierro zinegotziarentzat izan da. Egunak emandakoa, bertan.

Presoekiko elkartasuna, eraso sexisten salaketa eta kirola Bilboko Aste Nagusiko egun handian

2018-08-25

Ostirala, Bilboko Aste Nagusiko egunik handiena da eta milaka pertsona biltzen dira ekimen ezberdinetan parte hartzeko. Goizean, sukaldaritza lehiaketan edo presoen eskubideen alde izandako manifestazio eta bazkarian. Salaketak ez zuen etenik izan, azken eraso sexistak deitoratzeko elkarretaratzea eta katilukadarekin. Hortaz gain, hamarnaka lagunek kross lehiaketan parte hartu zu

Aste Nagusiko seigarren eguna, euskararen eguna

2018-08-23

Eguna bakailoa bizkaitar erara sukaldaritza lehiaketarekin hasi da. Gero Aste Nagusiko urte guztietako txupinerak bildu dira, eta omenaldia egin zaie. Eguerdian biziprest bazkaria ospatu egin da, euskararen aldeko bazkaria. Fermin Muguruzak Hau Pittu Hau konpartsako euskara saria jaso du. Amaitzeko Ikurriñari omenaldi hunkigarria  egin zaio, kataluniako herritarrekin batera.

Saskibaloia, Txipiroiak, ginkanak, euliak eta kanpaiak Aste Nagusiaren erdialdean

2018-08-22

Berriro ere, egun zinez jendetsua izan dugu Bilboko Aste Nagusiak. Adin guztientzat oparoak diren jarduerak izan ditugu. Besteak beste, saskibaloi txapelketa, lorezaintza tailerra, konpartsen arteko ginkana edo sukaldaritza lehiaketa.

Errekan zein Areatzan, Bilbo adin guztietako lagunekin bete da

2018-08-21

Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunak ekitaldi ugari utzi dizkigu goizetik gauera. Adin guztietako pertsonentzat prestatutako egitarauan, umeek puzgarrietaz, ogi tailerraz edo serigrafiaz gozatu ahal izan dute. Kirolzaleek, ur-polo partidak izan dituzte eta milaka lagunek patata tortilen lehiaketan parte hartu dute, orotara 420 tortila aurkeztuz. Arratsaldean, mus partidak, kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egon dira.

 
bannerra

bannerra