Skip to main content

Bilboko Aste Nagusia 2018

Errekan zein Areatzan, Bilbo adin guztietako lagunekin bete da

2018-08-21

Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunak ekitaldi ugari utzi dizkigu goizetik gauera. Adin guztietako pertsonentzat prestatutako egitarauan, umeek puzgarrietaz, ogi tailerraz edo serigrafiaz gozatu ahal izan dute. Kirolzaleek, ur-polo partidak izan dituzte eta milaka lagunek patata tortilen lehiaketan parte hartu dute, orotara 420 tortila aurkeztuz. Arratsaldean, mus partidak, kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egon dira.

Bilboko aste nagusian ere pentsio duinen aldarrikapena

2018-08-20

Bilboko aste nagusian pentsio duinen aldeko manifestasioa burutu da. Horretaz gain patata saltsa berde lehiaketa, igel txapelketa, dantza egiteko aukera egon da txozna gunean, arobitoia eta afro dantzaren eskutik.

Eraso sexisten aurkako aldarriak jaigunea hartu du

2018-08-19

Bilboko Aste Nagusiko lehen gauean bi eraso sexista izan zirela salatu du Bilboko Konpartsak-ek. Ondorioz, protokoloa aktibatu eta elkarretaratzea egin dute. Goizez, aldiz, Zabalbidetik behera ibili diren Goitibeherak izan dira protagonista. Horrekin batera, iragan den urtarrilaren 12an hildako Joxan Artzek omenaldia jaso du Aste Nagusian.

Milaka lagunek harrera beroa egin diote Marijaiari, 40 urte eta bakarra munduan

2018-08-18

Hasi da Bilboko Aste Nagusia. Zorion Egileor pregoilaria eta Saioa Dominguez txupineraren eskutik, Marijaia Arriaga plazan azaldu da milaka bilbotar eta bisitarien aurrean. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du Aste Nagusi osoan zehar. Honatx, lehen saioa.

Dena prest Marijaiari harrera egiteko

2018-08-17

Bilboko Aste Nagusia ate joka dugu, bederatzi egun eta hamar gau, bakarra munduan. Hilaren 18an, Saioa Dominguezek eta Zorion Egileorrek txupinera eta pregoilari lanak egingo dituztela, Marijaiak behar bezalako harrera jendetsua jasoko du Arriaga plazan. Bezperan, Haritz Petralanda eta Jabi Jubera lankideak txosnagunera gerturatu dira.

Bilboko Aste Nagusia karteletan

2018-08-16

40 urte betetzen ditu Bilboko Aste Nagusiak, Marijaia, txupinera eta pregoilariarekin batera, edizioz edizio, kartela jaietako ikonoetako bat da. Bertan, 40 urte eta 39 edizio hauetako kartelak bildu ditugu. Aurtengoa, 'Nola soinu halan zeinu' izenarekin, Jone Etxaburuk deseinatu du.

 
bannerra

bannerra