Skip to main content
bannerra

promoa

Ajoarrieroa, inork egin ez duen errezeta

2018-12-14
Abenduaren 16an, 21:00etan, Ajoarrieroa saioko azken atala ikusteko aukera izango dugu. Bertan, saioan zehar gonbidatutako guztien errepasoa egingo dugu eskaini diguten kontutxoren baten aipamena eginez.
Txari Eleta: "Euskara ikasi behar nuen bai ala bai"

2018-11-21
Azaroaren 25ean, 21:00etan. Txari Eletarekin arituko gara solasean eta sukaldean. Erronkak gustuko zituen eta ausarta izanik proiektu ezberdinetan murgildurik ibili da. Guzti horien berri emango digu euskara ikasi beharraren arrazoiak azalduz batera.
Adolfo Araiz: "Kanpotik bihurtu nintzen abertzale"

2018-11-18
Azaroaren 18an, 21:00etan, Adolfo Araiz parlamentariarekin geratuak gara sukaldean aritu eta hainbat konturen inguruan hitzegiteko; besteak beste politikan egindako ibilbidea, kartzela, denbora librea,...eta nola ez, egungo egoera.
Nerea Egozkue: "Betidanik izan dut gustuko moda mundua"

2018-11-11
Azaroaren 11n, 21:00etan, Nerea Egozkue diseinatzaile eta modeloarekin sukaldean aritzeko aukera izango dugu. Moda munduko eta moda lehiaketetako bitxikeriak ezagutuko ditugu eta bere geroko asmoen berri ere galdetuko diogu.
Iñaki Villanueva, eskulturgile eta musikaria.

2018-10-31
Azaroaren 4an, 21:00etan, Iñaki Villanueva eskulturgilearekin sukaldean aritzeko aukera izango dugu. Lehenengo artisau lan haietatik gaur arteko lanetara egindako bidaiaz gain, Khous taldeko abeslari bezala egindako ibilbideaz ere galdetuko diogu.
Gorka Armendariz: “Leihotikan” bizimodu bat da

2018-10-18
Urriaren 21ean, 21:00etan, Leihotikan musika taldeko abeslaria den Gorka Armendariz jarriko da sukaldari lanean. Bere burua lotsatitzat duen lagunak taldearen anekdota ezberdinak, lorpenak eta gerorako asmoak kontatuko dizkigu.
 
bannerra

bannerra