Skip to main content

Bizkaia

Pentsiodunek mobilizazioa deitu dute irailaren 19rako

2020-09-14
Pentsiodunak astelehen batez elkartu dira gaur Bilboko udaletxearen aurrean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Pandemia aurreko aldarrikapenez gain, nagusien egoitzetan bizi den egoera salatu dute eta larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte.
PP+C’s koalizioak eskuratu du Eusko Legebiltzarreko azken ordezkaria Bizkaian EH Bilduren kaltetan

2020-07-17
Hauteskunde eguneko zenbaketan lehia estua egon zen herrialde hartako azken eserlekuarengatik eta EH Bilduk eskuratu zuen, Diana Urrea legebiltzarkide bilakatuz. Gaur, aldiz, EAEtik kanpoko herritarren bozkak zenbatu dira eta alderdiek helegitea jarritako mahaien zenbaketa errepikatuta, egiaztatu da Bilboko mahai batean PPk eta Ciudadanosek osatzen duten koalizioak lehenengo zenbaketan iragarritakoak baino 100 boto gehiago jaso zituela.
Leixuri Arrizabalaga: "Ez dira murrizketak egon eta ez dira egongo"

2020-07-03
Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Leixuri Arrizabalagarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, alderdi jeltzaleak duen lidertza azpimarratzeaz gain, beste beste, eremu ekonomiko eta industrialetatik eratorritako erronkei aurre egiteko "gobernu sendo bat" behar dela nabarmendu du. Honatx aurrerapena.
Jasone Agirre: "Osasungintzan, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan murrizketak daude, Urkulluk artaziak aterako ditu nahiz eta orain ukatu"

2020-07-02
Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EH Bilduk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Jasone Agirrerekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, koalizioak industrian, osasungintzan eta hezkuntzan aztertutako proposamenak garatu ditu eta "gobernatzeko prest" daudela azpimarratu du. Honatx azpimarratu du.
Apirilean 13.507 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

2020-05-05
2019ko apirileko datuekin alderatuta, langabezia ia %20 hazi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta %24,13 Nafarroan. Koronabirusaren pandemiak eragin negatiboa izan du Hego Euskal Herriko enpleguaren bilakaeran, lau herrialdeetako langabeziaren igoera orokorra izan baita, Espainiako Enplegu Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Bizkaia aurrera plana aurkeztu du Foru Aldundiak koronabirusari aurre egiteko

2020-04-29
95,5 milioi eurotako aurreikuspenean sartu ditu autonomoentzako maileguak, barneko turismoa edota etxea berritzeko laguntzak. Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 11n aktibatuko du plana, eta abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. 672 milioi euroko eragin ekonomikoa izango dela nabarmendu du Unai Rementeria ahaldun nagusiak.
 
bannerra

bannerra