Skip to main content

elkarretaratzea

Nafarroako haur eskoletan ratioak jaitsi eta soldatak igotzea eskatu du 0-3 plataformak

2020-02-07
Soldatak igotzeko eta ratioak jeisteko borrokan jarraitzen dute Nafarroako Haurreskoletako langile eta erabiltzaileek. 0-3 Plataformako kideek elkarretaratzea egin dute Iruñean hezitzaileen lan baldintzak hobetu eta Nafarroako haurren eskubideak eta beharrak asetzea exigitzeko.
Prekarietateak lan istripuak eragiten dituela salatu dute sindikatuek

2020-02-05
Bilbon elkarretaratzea egin dute gaur, joan den astelehenean GHI Labe Industrialen lantegian lanean ari zela hildako langilearen heriotza salatzeko. Asteartean bertan beste behargin bat hil zen bere lanpostuan, Santurtziko Zamakona ontziolan kasu honetan, maneiatzen ari zen grua erori ondoren.
Mozal legearen aplikazioa salatu dute Bilboko epaitegien atarian

2020-01-23
Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, Aldamar kaleko epaitegien atarian, Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak deituta. Aste Nagusian egindako argazki batengatik aplikatu zion Bilboko Udaltzaingoak Mozal Legea Konpartsakide bati. Esku-hartze polizial bati argazkia egin ziola leporatuta 300€ko isuna ezarri zioten.
Ratio egokiak eskatzeko elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako langileek

2020-01-22
Adinekoen egoitzetan ratio egokiak eskatuz elkarretaratzea egin du gaur LAB sindikatuak Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian. Langileek salatu dute, emakumezkoek egiten dituzten zaintza lanak bigarren mailako lantzat jotzen direla oraindik ere, eta horrek azkenean eragina duela hainbat arlotan.
Tsunami Democràtic ekimenak elkarretaratze masiboa deitu du Bartzelona Real Madril partiduaren atarian

2019-12-10
Dagoeneko 18.000 lagunek bat egin dute deialdiarekin. Norgehiagoka hasi baino lau ordu lehenago, futbol zelaiaren sarreretan bilduko dira.
Belaunaldien arteko elkarlana sustatuko dutela adierazi dute pentsiodunek

2019-10-07
Pentsiodunek 91 astelehen daramatzate jada Bilboko udaletxean eguerdiko elkarretaratzea egiten. Azaroaren 10eko hauteskundeei begira dago kolektiboa. Alderdi nagusien jarrera orain arteko berdintsua izango dela uste dute eta emaitzak ere antzeakoak espero dituzte, beraz, argi dute borrokan jarraitu beharko dutela. Gainera, borroka horretan langile prekario, gazte zein emakumeen indar batuketa bilatuko dutela adierazi dute.
 
bannerra