Skip to main content

Zubieta

Ainhoa Intxaurrandieta: "Agerian geratu da hondakinen kudeaketa eredua ez dela zentzuzkoa"

2020-02-24
Erraustegiaren proiektua bertan behera utzi zen garaian GHKko lehendakari izandakoak argi du ez dela jasangarria egungo hondakinen kudeaketa eredua. Zaldibarren gertatutakoaren ondotik, azpimarratu digu ez dela "bideragarria etengabe produzitu, kontsumitu eta botatzen" jardutea, gero guztia mendizulo batean ezkutatzeko.
Joseba Belaustegi, GuraSOS: “Badago inor Euskal Herrian benetan erantzun dezakeena zer erreko den Zubietan, ez badakigu zer lurperatu zen Zaldibarren?”

2020-02-17
Arazo beraren bi adierazpen dira Zaldibarren gertatutakoa eta Zubietako erraustegia Joseba Belaustegi, GuraSOSeko kidearen iritziz. Dioxina eta furano mailagatik futbol ligako partidak bertan behera utzi eta haurrei patiora irtetea debekatzen zaien egun hauetan, ziurtatu digu ez dela osasun arduradunak toxiko horiei buruz gezurretan dabiltzan lehen aldia. Salatu du euskal industriaren lehiakortasuna mantentzea dela Jaurlaritzaren lehentasuna, eta hori “ingurumenaren, osasunaren eta langileen ongizatearen kontura” egiten dela.
Gantxet InZpeKtorea Iturengo inauterietan

2020-02-03
Nork irabaziko du inmunitate jokoa? Ituren, Zubieta edo Aurtitzeko inauteriek? Gantxet InZpKtoreak erronka berri bati egin behar izan dio aurre.
#Inaugreba vs #U30grebauteriak: Piztiaren Eguna

2020-01-29
Zubieta, Ituren eta Erorien Harana, itzalak eta argiak. Gurekin, Ekhi Atorra, Tessa Andonegi eta Miren Legorburu. Gantxet InZpeKtorea berriz, Julian Iantziren arrastoaren atzetik. Ah, eta bihar, geuk ere, greba orokorra!
Zubietako erraustegiaren ingurumen baimena iraungi egin dela salatu du GuraSOSek

2020-01-29
Zubietako erraustegiaren ingururmen baimena iraungi egin da. Hala salatu du behintzat GuraSOS elkarteak. Ez hori bakarrik, joan den Ekainaren 11n erraustegian gertatu zena “matxura” bat ez, istripua bat izan dela aitortu dio Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak GursaSOSi. Donostian egindako prentsaurrekoan eman dituzte xehetasunak.
Joalduneen tradizioa belaunaldiz belaunaldi

2020-01-27
Inauteri hotsa ailegatu da Iturenera; Zubietako eta Aurtizko joaldunak Iturenera joan dira gaur, eta bihar Iturendarrek itzuliko diete bisita. Laxaro Erregerena eta Ane Erregerena joare ohiekin egon gara.