Skip to main content

biktimak

Polizia gehiegikeriak jasan dituzten 200 biktimak eskatu diote kalte-ordaina Jaurlaritzari

2020-02-25
Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du Poliziaren gehiegikeriak jasan zituzten biktimen eskariak aztertu behar dituen Balorazio Batzordearen egitekoa arautzeko dekretua. Dagoeneko 200 espediente inguru tramitatu ditu Jaurlaritzak.
Roldan Jimeno: "Erreferentzia nagusiak Irlandakoak izan behar du pederastiaren aurkako borrokan"

2020-02-17
Ostiralean burutu ziren Iruñean elizaren erasoen inguruan gogoeta egiteko jardunaldiak. Bertan biktimek, gizarte erakundeek eta hedabideek parte hartu zuten. Roldan Jimeno zuzenbidearen historian aditua da eta Irlandak pederastiaren aurka ekindako bideaz sakonki aritu da lanean.
Agus Hernan: "Euren birgizarteratzean laguntzeko, preso guztientzat baliagarren den euskal bidea osatu behar dugu"

2020-01-16
Foro Sozialeko kide Agus Hernanek "interesgarritzat" jo du Jonan Fernandezek Eusko Jaurlaritzaren izenean presoen hurbiltzearen inguruan egindako proposamena. Horrekin batera, Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako elkarrizketan, aurrera begira "korapilo nagusitzat, biktimen eskubideak, memoria inklusiboa eta espetxeratuen auzia" azpimarratu ditu. Horrekin batera, Foro Sozialak presoen birgizarteratzea ahalbidetzeko proposatutako "euskal bidearen" gakoak plazaratu ditu.
"Biktima guztiei" barkamena eskatu diete hainbat GKEetako ordezkariek

2019-10-07
Foro Sozial Iraunkorrak deituta, gobernuz kanpoko hainbat erakundek "adierazpen autokritikoa" egin dute, indarkeriaren inguruan iraganean izandako beren jarrera dela eta. Horrela, barkamena eskatu diete ETAren biktimei eta estatuaren indarkeriaren biktimei, “egoerak eskatzen zuen bezala” jokatu ez izana onartuz.
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

2019-09-13
36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea, bidegi auzian deklaratu behar izan duelako. Eta honek eman duen hitzaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.
47 deliturengatik auziperatu dute Kote Cabezudo argazkilaria

2019-07-10
Donostiako 4. instrukzio epaitegiak itxi du argazkilariaren aurkako auzi nagusiaren instrukzioa, 21 emakumeren salaketagatik hasi zena 2013an eta 47 delitu leporatuta epaituko dute 2018 maiatzetik espetxean dagoen Cabezudo. Horietako lau, askatasun sexualaren aurkakoak.