Skip to main content

Estatu kolpe saiakerak ez du arrakastarik izan Venezuelan

Estatu kolpe saiakerak ez du arrakastarik izan Venezuelan

Venezuelan, Juan Guaidó behin behineko presidente izendatzeko estatu kolpe saiakerak ez du, oraingoz behintzat, lurraldearen kontrola bereganatzerik lortu. Asteazkenerako gobernuaren aurkako hainbat manifestazio deituak zituen oposizioak, eta une hori aprobetxatuta bere burua Venezuelako presidente izendatu du orain arte oposizioak kontrolatutako asanblada nazionaleko presidente izandakoak. Madurok, Miraflores jauregitik, Venezuelako rpesidentearen egoitza ofizialetik eman dio erantzuna Guaidori, milaka jarraitzaileren aurrean eskeinitako hitzartzean. Bertan Madurok azpimarratu du herria dela presidenteak jarri eta kendu ditzakeen bakarrak. Estatu kolpe saiakerak ez du ordea indar armatuen babesik izan, eta Maduro presidenteak boterean jarraitzen du.

 
bannerra