Skip to main content
bannerra

Adostuz Euskadiko Irakasle Jubilatuen Elkarteak erreklamazioa jarri du beren kalte-ordaina exijitzeko

Adostuz Euskadiko Irakasle Jubilatuen Elkarteak erreklamazioa jarri du beren kalte-ordaina exijitzeko

2.000 irakasle jubilatu baino gehiagok egin dute erreklamazioa. Jubilatzeko erabakia hartzeko arrazoia azaldu dute. Gobernuak irakaskuntzako hitzarmenaren zati hau etenaldian dauka, kostuak bere gain hartu ezin dituela argudiatuta. 2012tik, hasi zirenetik, igotzen ari da zorra, eta momentu honetan 80 eta 120 milioi artekoa da. Azaldu dute elkarteak beti adierazi duela gauzak errazteko borondatea, zatika ordaintzea esaterako. 2.200 bazkide dira eta gehiengoak jarri du erreklamazioa; hain zuzen, irakasle jubilatuen bi herena dira momentu honetan. Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak eskatu dizkiete. Hezkuntzako sindikatuen babesa daukate eta adierazi dute erreklamazioak jartzen jarraituko dutela. Beraz, herritarrek oraindik ere ekimenarekin bat egiteko aukera dutela adierazi dute.

 
bannerra

bannerra