Skip to main content
bannerra

Fred Dekker zuzendariak jasoko du "FANTastikoaren Izarra" saria

Fred Dekker zuzendariak jasoko du "FANTastikoaren Izarra" saria

Gaur hasiko da FANT Bilboko zinemaldi fantastikoa. Campos antzokian izango da irekiera ekitaldia, eta bertan "FANTastikoaren Izarra" saria Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak jasoko du. "House", "Night of the Creep" edota "Monster Squad" filmen sortzailea 80. hamarkadako zinema fantastikoaren erreferentzia argia da eta gaur egun jarraitzaile ugari ditu. Ohorezko saria banaketaz gain, aurtengo FANT-ek egitarau bete-betea du: bederatzi egunez proiekzioak, hitzaldi eta bestelako solasaldiak egingo dituzte Bilboko hainbat aretotan.

 
bannerra

bannerra