Skip to main content
bannerra

Bilboko EH Bildu, pozik legegintzaldian egindako lanarekin

Bilboko EH Bildu, pozik legegintzaldian egindako lanarekin

Bilboko EH Bilduk maiatzaren 26an bukatzekoa den legegintzaldiko balorazioa egin du udaletxeko prentsa-aretoan eskainitako agerraldian. Aitziber Ibaibarriaga koalizioko zinegotziak irakurketa positiboa egin du. Aurkeztutako 200 proposamenetik gora goraipatu ditu, eta horietako batzuk aurrera atera direla nabarmendu du. Bilbobus-a ibilbideen erdialdeetan gelditzea, mugikortasun plana eta euskararen aholku batzordea sortzea EH Bilduk proposatutako neurriak direla gogorarazi du Ibaibarriagak.

 
bannerra

bannerra