Skip to main content
bannerra

Urtebete igaro da ETAk behin betiko bere ibilbideari amaiera eman zionetik

Urtebete igaro da ETAk behin betiko bere ibilbideari amaiera eman zionetik

Euskal Herriaren historian mugarri izandako efemeridea eta aro berri bati ateak parez pare ireki zizkiona. 2009an, Ezker abertzaleak abiatutako bideari jarraituz eta Aieteko adierazpena giltzarri hartuta, ETAk bere ekintzak bertan behera utzi zituen aurrena. Ondoren armagabetu, eragindako kaltea aitortu eta azkenik desegin egin zen. Arnagako ekitalditik eta hainbat belaunaldi markatu zituen albistetik urtebete igaro denean, Euskal Herriko gatazka politikoak utzitako arrasto eta ondorioak behar bezala ixtea da euskal jendarteak, instituzioek, eragileek eta mugimendu sozialek duten erronka nagusietako bat.

 
bannerra

bannerra