Skip to main content
bannerra

Herri besarkadak neofaxismoaren aurka

Herri besarkadak neofaxismoaren aurka

Gizatasunaren alde eta neofaxismoaren aurka ‘herrien besarkada’ egin dute asteburuan Europako hainbat tokitan: Bartzelonan, Atenasen, Londresen, eta Italian, Serbian, Suedian, besteak beste. Eta Euskal Herrian: Durangon , Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Hazparnen egin zituzten. Europar Batasunaren migrazio politikak salatu eta migratzaileek libre ibiltzeko eta harrera jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute bertan. Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian, eskuin muturra eta ideia neofaxistak indartzen ari direla ohartarazi dute Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkadarekin bat egin duten eragileek. Alderdi horien diskurtsoek, zentro-ezkerreko eta eskuineko sektore batzuekin batera, migrazio politika bidegabeak areagotzen dituztela salatu dute. 200 erakunde eta plataforma baino gehiagok egin dute bat ekitaldiarekin.

 
bannerra

bannerra