Skip to main content
bannerra

Zaharren egoitzetako langileek 56 egun daramatzate greban akordiorik gabe

Zaharren egoitzetako langileek 56 egun daramatzate greban akordiorik gabe

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek 56 egun daramatzate greban, eta gaur mobilizazioa egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren atarian. Mitxel Lakuntza ELAko koordinatzaile nagusiak salatu du aldundia gezurretan ari dela eta jarrera “hipokrita” antentzen ari dela. ELAko koordinatzaile nagusiak larritzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera. Akordiorik ez dela lortu esanaz, ELA eta patronalaren arteko akordioa faltsutu izana leporatu dio Lakuntzak aldundiari. Horrela, Lakuntzak salatu du aldundiak gatazka luzatzearen ardura sindikatuaren eta patronalaren gain utzi nahi duela, bere erantzukizunari aurre egin beharrean. Bestalde, ELAko ordezkariek egoera bideratzeko bilera egin nahi izan dute Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin, baina Lakuntzak salatu du honek uko egin diola biltzeari. Lakuntzak azpimarratu du grebari eustea beste aukerarik ez dutela. Mitxelek gogora ekarri ditu greban dauden komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileak eta baita Tabakalerako UBIk liburutegiko langileak ere. Era berean, azpimarratu du zaharren egoitzetako greba greba feminista dela eta aldarrikapen feministak ez direla martxoaren 8ra mugatu behar.

 
bannerra

bannerra