Skip to main content
bannerra

Txus Martin preso gaixoari emandako tratu 'krudela' salatu du Sarek

Txus Martin preso gaixoari emandako tratu 'krudela' salatu du Sarek

Larriki gaixo dagoen presoaren egoera ikusita, Sarek elkarretaratzea egin du Bilboko Eusko Jaularitzaren delegaritzaren aurrean Txus Martinen askatasuna eskatzeko. Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu du, eta larriki gaixo dauden presoen kasuan, dagokien tratamendua espetxetik kanpo eta senideekin jaso ahal izateko aukera izatea. Herrizaingo Sailaren jarrera salatu dute; autoaren interpretazioa "murriztailea" dela adierazi dute eta Ertzaintzaren presentzia handitzen duela gelaren barruan. Adierazi dute Ertzaintzaren aldetik jasotzen ari den tratuak hobera egin duela azken orduetan. Hala ere, Ertzaintzak jarrera aldatu arren, Sarek elkarretaratzeari eustea erabaki du, Txusek eta bere senideek jasan behar izan duten tratua salatzeko eta larriki gaixo diren presoen berehalako etxeratzea eskatzeko.

 
bannerra

bannerra