Skip to main content
bannerra

Basque Team Fundazioak eta UNICEFek kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Basque Team Fundazioak eta UNICEFek kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Basque Team Fundazioak eta UNICEFek kolaborazio hitzarmena sinatu dute kirolaren balioak haurtzaroan eta nerabezaroan zabaltzeko. UNIFECeko Euskadiko Batzordeak Basque Teamekin batera ekintzak antolatzeko konpromisoa hartu du, balioak sustatzeko eta "hiritartasun globala" eraikitzeko kirolak duen garrantzia zabaltzeko asmoarekin. Basque Teamek goi mailako euskal kirolariei baliabideak eskaintzea du helburu nazioarteko txapelketetako parte hartzea bultzatzeko. Gobernuz Kanpoko Erakundeak adierazi du kirolarekin lotuta Basque Teamek sustatzen dituen balioak zabaltzeko eta sostengatzeko "interesa" duela: aniztasuna, genero berdintasuna edo taldeko lana, besteak beste. Urtero automatikoki berrituko da hitzarmena, garapen iraunkorreko 17 helburuak aintzat hartuta itxi dutena.

 
bannerra

bannerra