Skip to main content
bannerra

Batasun sindikala “apurtzen” saiatzea egotzi diote sindikatuek Kristau Eskolari

Batasun sindikala “apurtzen” saiatzea egotzi diote sindikatuek Kristau Eskolari

Itunpeko ikastetxeetan nagusi den patronalak, bestalde, esan du baduela negoziatzeko borondatea baina salatu du sindikatuen eskariek 'marko arautzailea' gainditzen dutela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzan ikasturteko 23. greba eguna izan dute asteazken honetan; oraindik, baina, urrun daude bi aldeak. Udaltzaingoaren arabera, 3.500 pertsona batu dira manifestazioan, eta adierazpenak egin ditu Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak. Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzea, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eta behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak ohar batean azaldu duenez, alde guztien asmoa da ikasleei eta horien familiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea eta, hori dela eta, ikasgelak gatazkatik kanpo uzteko eskatu du. Gaurko eta biharko grebak ikasturteko azkenak dira.

 
bannerra

bannerra