Skip to main content
bannerra

Lau lagun atxilotu dituzte Derryn Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta

Lau lagun atxilotu dituzte Derryn Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta

Ipar Irlandako poliziak atxilotu ditu ustez pasa den hilean izandako istiluetan kazetariaren hilketarekin lotura izan dezaketelako. Apirilaren 9an hil zuten 29 urteko kazetaria Derryn izandako istiluen ondorioz. IRA berria deituriko disidente errepublikarrek poliziaren aurka tiroz oldartzean zauritu zuten McKee. Bake prozesuaren aurkako taldeak erantzukizuna onartu zuen gero. Etxebizitzak erregistratu ostean, gaur atxilotu dituzte 15, 18, 38 eta 51 urte arteko susmagarriak. Informazio iturriaren arabera, hiriko polizia-etxera eraman dituzte eta han egon daitezke 48 orduz, Erresuma Batuko terrorismoaren aurkako legean jasota dagoen legez. Polizia-etxean bi egun igaro ondoren, eta euren aurkako kargurik aurkezten ez badute ere, poliziak galdeketekin jarrai dezake tribunalari luzapena eskatu eta epaileak horretarako baimena emanez gero; gehienez ere, 28 egun eduki ditzakete bertan.

 
bannerra

bannerra