Skip to main content
bannerra

Edgar Zambrano Asanblada Nazionalako presidentea atxilotu dute Venezuelan

Edgar Zambrano Asanblada Nazionalako presidentea atxilotu dute Venezuelan

Bere alderdiaren egoitzatik gertu atxilotu dute, Asanblada Nazional Konstituziogileak diputatu gisa zegokion immunitatea indargabetu ondoren. Zambranok modu zuzenean babestu zuen joan den asteko estatu kolpe saiakera. Goizeko lehen orduan egin zuen bat Juan Guaidó eta Leopoldo Lopezekin. Atxiloketaren unean autoan zegoen Zambrano, eta uko egin dio bertatik irteteari. Ondorioz garabiari deitu eta auto eta guzti eraman dute preso Asanblada Nazionaleko presidenteordea.

 
bannerra

bannerra