Skip to main content
bannerra

Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira Bilboko Udaletxean

Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira Bilboko Udaletxean

Astelehenero bezala, pentsiodunak Bilboko Udaletxearen atarian bildu dira pentsio duinak aldarrikatzeko. Gaurkoa, burutu duten 71. kontzentrazioa izan da, larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako mobilizazioak eta gero. Astero errepikatzen dituzten eskariekin batera, larunbateko mobilizazioen balorazioa egin dute. Manifestaizoak hainbat hiriburutan egin zituztela adierazi dute, nahiz eta aurretik egindako beste manifestazio handietan baino jende gutxiago hurbildu. Hala ere, mugimenduaren "aniztasuna" eta "batasuna" azpimarratu dituzte eta mobilizazioekin jarraituko dutela adieraiz, gutxieneko eskubide "duinak" lortu arte. Espainiako Estatuko hauteskundeen emaitzetan Pedro Sanchez irabazle atera izana ez dute begi txarrez ikusi. Hala ere, ez dute konfiantzarik Espainiako Kongresuak haien egoera aldatuko duenik. Indarra eta aldatzeko ahalmena beraiek dutela nabarmendu dute, eta ez dutela gauzak aldatzeko esperantzarik galdu.

 
bannerra

bannerra