Skip to main content
bannerra

Epaileak astebete atzeratu du Bizitza Da Handiena ekimenean identifikatutako kidearen aurkako epaiketa

Epaileak astebete atzeratu du Bizitza Da Handiena ekimenean identifikatutako kidearen aurkako epaiketa

Astebete atzeratu dute 2018an Bizitza Da Handiena ekimenaren barruan eraikin publikoa okupatzeagatik identifikatutako kidearen epaiketa. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez Bizitza Da Handiena ekimeneko kideek, 63 herri mugimendu eta sindikaturen arteko elkarlanean egindako ekintzan. Okupazio horretan kide bat identifikatu zuen Ertzaintzak eta gaur epaiketa egitekoak ziren Donostiako Egia auzoan dagoen epaitegian. Pertsona hau identifikatu eta atestatua egin zuten Ertzainak, ordea, ez dira epaiketara deklaratzera agertu, epaitegiak ez dielako dei egin. Hau horrela, astebete atzeratu du epaileak epaiketa. Bestalde, epaiketa euskaraz egiteko eskatu dute, eta itzultzailearekin aritu dira. Hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean gaztearen absoluzioa eskatzeko.

 
bannerra

bannerra