Skip to main content
bannerra

“Irudikatutako hiria” zikloa estreinatu du Azkuna Zentroak

“Irudikatutako hiria” zikloa estreinatu du Azkuna Zentroak

Oskar Alegria zinemagile eta kazetariak zuzenduko du zinema zikloa. Film luzeen eta dokumentalen bidez sortuko du hiri "berri" bat. Alegriak azaldu duenez, hiria inoiz ez delako gaurkotasunetik irtengo. Izan ere, 2050ean hirietan bizitzea espero da biztanleriaren bi herena. Egun batean kantoi bat izango da protagonista, hurrengoan plaza bat, aste batean hotel bati buruz hitz egingo du filmak… Horrela, filmez film, irudiz osatutako hiria eraikiko du artistak. Gaur Heddy Honigmann zinemagilearen "Forever" filmaren bidez hilerri batetik hasiko da hiri berri bat eraikiko duen ibilbidea; hori delako hiria isilen dagoen eta altxorrik handienetako bat gordetzen duen tokia, prentsaurrean azaldu dutenez.

 
bannerra

bannerra