Skip to main content
bannerra

Adostuzeko kideek EAJren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea zor zaien kalte-ordaina exijitzeko

Adostuzeko kideek EAJren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea zor zaien kalte-ordaina exijitzeko

2.400 irakaslek erreklamazioa jarri zuten martxoan beren kalte-ordaina exijitzeko. Irakasle izandako hauek aurre erretiroa onartu zuten bere garaian gazteagoei lekua uzteko. Trukean kalte-ordaina agindu zieten Eusko Jaurlaritzak, 2012. urtean. Gobernuak hitzarmenaren zati hau eten egin zuen, kostuak bere gain hartu ezin dituela argudiatuta. 2012tik zorra igotzen ari da, eta momentu honetan 80 eta 120 milioi artekoa da, elkarteko kideen esanetan. Elkarteko kideen arabera, "beti gauzak errazteko borondatea" adierazi dute, zatika ordaintzea esaterako. Irakasle jubilatuen bi herena dira momentu honetan, eta Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak eskatu dizkiete. Elkarteko ordezkariak azaldu duenez, krisiaren ondorioz etenda egon den Lege Proposamena onartu dute alderdiek, EAJk izan ezik. Adostuzetik nabarmendu dute alderdiek jakinarazi dietela dirua egon badagoela. Honela, azaldu dute prest daudela ordainketetan egutegi bat ezartzeko, beti ere lana errazte aldera.

 
bannerra

bannerra