Skip to main content
bannerra

Sindikatuek presoen eskubideak errespetatzeko eta espetxe-politika aldatzeko eskatu dute

Sindikatuek presoen eskubideak errespetatzeko eta espetxe-politika aldatzeko eskatu dute

Hilabeteko hirugarren ostiralero bezala elkartu dira sindikatuak Bilbon “Konponbide garaia da: Orain presoak” lelopean, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. Lehenik eta behin, gobernuei eskatu diete Estatu espainiarreko eta nazioarteko legedia errespetatzeko preso gaixoen afera konpondu dadin. Era berean, sindikatuek eskatu dute gaitz larriak edo sendaezinak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, "duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak" direla eta. Horren ondorengo beste bi pausoak azaldu ditu CNTko ordezkariak. Sindikatuek Txus Martin preso gaixoaren egoera nabarmendu dute eta berak zein senideek bizi duten tratu "gizagabea" salatu dute.

 
bannerra

bannerra