Skip to main content
bannerra

Industria arloan legegintzaldian egindakoa errepasatu du gaur Eneko Goiak

Industria arloan legegintzaldian egindakoa errepasatu du gaur Eneko Goiak

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomikorako sailburuarekin batera egin ditu adierazpen horiek Donostiako Oribay enpresara egindako bisitan. Industria aurreratuaren aldeko apustua egiteko asmoa azaldu du Goiak. Bere esanetan, horixe izango da datorren legegintzaldian bultzatuko duten proposamen nagusietako bat. Gipuzkoako hiriburuak horretarako osagaiak biltzen dituela adierazi du EAJren hautagaiak. Zentzu horretan, herritarren %30ak goi mailako ikasketak dituela nabarmendu du Goiak. Ehuneko hori %60rainokoa da 30 urtez azpikoen artean.

 
bannerra

bannerra