Skip to main content
bannerra

Bolintxu Bizirik taldeak Super Sur saihesbideak izango duen inpaktu ekologikoa salatu du

Bolintxu Bizirik taldeak Super Sur saihesbideak izango duen inpaktu ekologikoa salatu du

Obra honen eragina aztertzeko Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio txostena atera zuten proiektuaren egileek beraiek 2012an, eta Bilboko elkarteko kideek txosten horren analisia egin dute; obrak ekosisteman, faunan, landaredian eta paisaian sortuko dituen kalteak salatu dituzte. Era berean, adierazi dute ez litzatekeela Bolintxu babestuko lanak egiten diren bitartean neurri "zuzentzaileak" hartuta ere. Era berean, ohartarazi dute txostenean ez dutela kontuan hartu ekosistemari zenbat denbora kostatuko litzaiokeen lehengoratzen, eta "ulertezintzat" jo dute obra martxa jartzea txostena irakurrita.

 
bannerra

bannerra