Skip to main content
bannerra

Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek zerbitzuaren pribatizazioa eta lan baldintza txarrak salatu dituzte

Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek zerbitzuaren pribatizazioa eta lan baldintza txarrak salatu dituzte

Hirugarren adineko egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren atarian zerbitzuaren pribatizazioa eta lan baldintza txarrak salatzeko. Erresidentzietan dagoen "pertsonal falta" eta kontratuen kalitate "eskasa" salatu du LABek, baita jardunaldi partzialen eta behin-behinekotasun tasa altuak ere. Bestalde, herritarren "eskubide" izan beharko litzatekeena enpresa batzuen negozio bilakatu dela salatu dute sindikatuko kideek, egoitzen %80aren kudeaketa "pribatua" izatearen ondorioz.

 
bannerra

bannerra