Skip to main content
bannerra

Bigarren erreferendum bat egiteko aukera jarri du mahai gainean Mayk

Bigarren erreferendum bat egiteko aukera jarri du mahai gainean Mayk

Theresa May lehen minsitro britainiarrak Brexitari buruz erabakitzeko bigarren erreferendum bat proposatu dio alderdi laboristari. Europar Batasunetik irteteko akordioa laugarren aldiz aurkeztu du lehen ministro britainiarrak Westminsterren. Alde batetik, Brexita gauzatu ondoren Europar Batasunaren eta Britainia Handiaren artean aduanak mantendu ala ez erabaki ahal izango du parlamentuak. Horrez gain, parlamentuak Brexitari buruzko bigarren erreferendum bat egin ala ez erabakitzeko eskumena izango luke, Mayk egindako proposamen eraberrituaren arabera. Orain arte ukatu egin du Mayk bigarren erreferendum bat gauzatzeko aukera, baina azken hilabeteotan Westminsterren akordioa onartzeko izandako zailtasunen ondoren, aukera horri atea irekitzea erabaki du antza lehen ministroak.

 
bannerra

bannerra