Skip to main content
bannerra

EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro

EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro

EAJ alderdirik bozkatuena izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako hauteskundeetan. Jeltzaleek bozen % 33,87 eskuratu dituzte. EH Bildu bigarren indarra da, botoen % 22,01ekin. Horrela, alderdi jeltzaleak zein koalizioak europarlamentariak mantenduko dituzte. EAJk Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciarekin batera osatu du hautagaitza, CEUS, eta guztira 379.393 boto jaso ditu. Beraz, europarlamentari kargua berrituko du Izaskun Bilbaok. EH Bilduk ere ordezkari bat bidaliko du Europako Parlamentura. Hiru eserleku lortu ditu ERCrekin eta BNGrekin batera osatu duen Orain Errepublikak koalizioak. Ondorioz, Pernando Barrena europarlamentari hautatua izan da, Oriol Junqueras espetxean den ERCko buruarekin. Nafarroan, PSNk irabazi ditu Europako hauteskundeak 94.583 boto eskuratuta, ondoren PPk 63.364 erdietsi ditu eta EH Bilduk 54.282. Europa mailan, bereziki aipagarria da Italia eta Frantziar estatuetako emaitza, ultraeskuineko alderdiek irabazi baitituzte hauteskundeak bertan.

 
bannerra

bannerra