Skip to main content
bannerra

010eko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

010eko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

Bilboko Udaleko arreta zerbitzuko langileak lan hitzarmen duinaren alde borrokan ari dira. Izan ere, Udalak azpikontratatu duen Lanalden enpresak telemarketing hitzarmena dagokiela esan du. 30 urtetan izan dute hitzarmen propioa eta lan baldintzak aldatu dizkiete orain. Maiatzean lanuzteak egiten hasi ziren eta oraindik ez dutela erantzunik jaso salatu dute. Bilboko Udalak zerbitzua azpikontratatzeko kostua handitu zuen diru publikoaren esleipena egiterakoan, baina honen erabileraren kontrolik eza salatu dute langileek. Enpresa langileen eskaeren kontra agertu da eta azpimarratu dute udalak ez duela esku hartu nahi. Nabarmendu dute udaleko erantzungailuak ez duela islatzen langilean lanuzteak egiten ari direnik, arazo teknikoen ondoriotzat jotzen baitu akatsa. Gainera, lan baldintzetan izan dituzten aldaketak salatu dituzte: eskatzen duten soldata igoerari uko egin diotela, opor egunetan aldaketak izan dituztela inolako negoziaziorik gabe edo lankide baten beharra dutela, besteak beste. Salatu dute udal gobernua zenak ez duela erantzunik eman, ezta enpresak ere. Alabaina, EH Bilduk, Podemosek eta PPk irailean gaia plenora eramateko konpromisoa hartu dute. Bitartean, langileak lanuzteekin jarraituko dute ekainean.

 
bannerra

bannerra