Skip to main content
bannerra

Beethoven gogoratuko dute Arriaga Antzokiaren datorren urteko denboraldian

Beethoven gogoratuko dute Arriaga Antzokiaren datorren urteko denboraldian

Dantza, musika eta antzerki ikuskizunen eskaintza zabala egongo dela nabarmendu dute antolatzaileek. Calixto Bieito zuzendari artistikoak antzokiaren lan propioak nabarmendu ditu urteurrenaren berri emateko prentsaurrekoan. Hala nola, Maria Goiricelaya zuzendari euskaldunaren 'Ama Kuraia' lana edota Joaquín Achucarroren kontzertu berezia: 'Gioconda obra' ezaguna moldatuko du Beethoveni keinua eginez. Artista ospetsuen 600 obratik gora eskainiko dituzte antzokian. Ikuskizun guztietarako sarrerak salgai egongo dira uztailaren 1etik aurrera.

 
bannerra

bannerra