Skip to main content
bannerra

“Hel Horri!” izango da 2020ko Ibilaldiaren leloa

“Hel Horri!” izango da 2020ko Ibilaldiaren leloa

Bizkaiko ikastolen jaia Elorrioko Txintxirri ikastolak antolatuko du datorren urteko maiatzaren 31n. Agerraldia egin dute Ibilaldiaren aurtengo edizioaren balantzea egin eta datorren urtekoa aurkezteko. Lekeitioko Azkue ikastolako ordezkariek eskerrak eman dituzte eguraldi txarraren ondorioz izan dituzten galera ekonomikoak estaltzeko jaso duten laguntzagatik. Esan bezala, Elorrioko Txintxirri ikastolak hartu dio lekukoa Azkue ikastolari. Leloaz gain, irudia ere aurkeztu dute gaur. Haurrek egindako marrazkietatik atera dute azken emaitza, eta hiru elorri zuhaixka dira. Natura, ingurumena, elkartasuna eta alaitasuna adierazten ditu irudiak. Azaldu dutenez, Elorrio herriak elorriari zor dio izena, antzinan oso ugaria zelako landare hori inguruan. Euskalgintzaren loraldian sortua, 1968tik dago martxan Txintxirri ikastola eta datorren urtekoarekin hirugarren aldiz antolatuko du Ibilaldia.

 
bannerra

bannerra