Skip to main content
bannerra

Bixente Perurena omendu dute, GALek hil eta 35 urtera

Bixente Perurena omendu dute, GALek hil eta 35 urtera

GALek eraildako Bixente Perurena oroitzeko ekitaldia burutu dute Perurena tabernan, Errenteria eta Astigarraga artean, GALek hil eta 35 urtera. Perurenaren familiak Errenteriatik Hendaiara egin behar izan zuen ihes eta bertara heldu eta hiru hilabetera etxe aurrean tiroz hil zuten Bixente, Angel Gurmindorekin batera. Ekitaldian hitza hartu dute Julen Mendoza eta Kotte Ezenarro Errenteria eta Hendaiako alkateek eta Argi Perurena Bixente zenaren alabak. Ekitaldiak segida ematen dio Errenteriako Udalak indarkeria mota ezberdinen biktimak aitortzeko eta elkarbizitzaren alde azken urteetan hasi duen lanari.

 
bannerra

bannerra