Skip to main content
bannerra

Pentsiodunek azaroko "mobilizazio erraldoira" batzeko deia egin diete gizarteko hainbat sektoreri

Pentsiodunek azaroko "mobilizazio erraldoira" batzeko deia egin diete gizarteko hainbat sektoreri

Protestak areagotzea da pentsionisten helburua, eta horretarako, langile, ikasle eta jendarteko hainbat kolektiborekin elkartzea da beren asmoa. 17 hilabete daramatzate jada Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan pentsio duinak aldarrikatzen, eta gaur ere kalera atera dira. Mobilizazioan salatu dutenez, 225.000 pertsonek 825 eurotik beherako pentsioak jasotzen dituzte, eskatzen dituzten 1.080 euroetatik urrun. Horrela, mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute. Aurreko astean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen ordezkariak elkartu ziren. Bilera horietan, ondorioztatu zuten aberastasunaren %13a pentsioetara bideratuz gero, eskatzen duten gutxiengoa lortuko luketela. Eskaera horiek Madrilera eramango dituztela aurreikusi dute.

 
bannerra

bannerra