Skip to main content
bannerra

Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten

Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten

Euskal Herritik eta Espainiako Estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi eguneko karabana, eta Andaluzia eta Ceutara (Espainiako Estatua) joango dira. Uztailak 12tik 21era egingo dute Espainiako Estatuko laugarren Mugak Zabalduz karabana. Nazioarteko ekimen honetako antolatzaileek adierazi dutenez, beste erakunde batzuekin aliantzak eratzea da beren helburua; hain zuzen, Italiako Carovane Migrantiko kideek ere parte hartuko dute, besteak beste. Ez dute kasualidadez Andaluzia hautatu; antolatzaileek azaldu dutenez, bertara iritsi dira Afrikako hainbat herrialdetatik datozen migratzaile gehien. Horren ondorioz, harrera-sistema instituzionalak dituen "gabeziak" agerian geratu direla salatu dute. Martxaren bidez Europako hainbat errealitate ikusiko dituzte: Granadatik Motrilera joango dira bertan garatzen ari diren kultur arteko harremanak ikusi ondoren, Algecirasen dagoen Espainiako Estatuko Barneratze Zentro handienetik pasatuko dira eta, amaitzeko, Huelvako probintziara joango dira. Egoerak salatzeko ekintzak egingo dituzte eta boluntario gisa aritzeko izena emateko epea ekainaren 23an amaituko da.

 
bannerra

bannerra