Skip to main content
bannerra

Nazioarteko 12 banda, Amorebieta-Etxanoko 'Haizetara' jaialdian

Nazioarteko 12 banda, Amorebieta-Etxanoko 'Haizetara' jaialdian

"Haizetara" jaialdiak nazioarteko fanfarreak, bandak eta kaleko musikariak bilduko ditu beste urte batez Amorebieta-Etxanon. XIV. edizioa izaango da aurtengoa, eta bederatzi bandek hartuko dute parte. Lehiaketan, 10.000 euroko saria dago jokoan; horretaz gain, instrumentista onenari 1.000 euroko saria emango diote eta Amorebieta-Etxanora gerturatzen den publikoak 4.000 euroko saria banatuko du bozken bidez. Benin, Britainia Handia, Herrialde Katalanak, Euskal Herria edo Espainiako Estatutik etorriko dira hainbat estilo eta nortasunetako bandak. Asteburuan, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte: jam sessionak, swing dantzak, musika tailerra, "Katxarrismos" erakusketa, etab. Gainera, antolakuntzak tabernak, sagardotegia eta garagardotegia jarriko ditu gerturatzen direnentzat.

 
bannerra

bannerra