Skip to main content
bannerra

Hiru eguneko kanpaldia egingo dute Boulevardean soldata arrakala salatzeko

Hiru eguneko kanpaldia egingo dute Boulevardean soldata arrakala salatzeko

Ekainaren 19an, bederatzi hilabete beteko dituzte greban Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako langileek. Horregatik erabaki dute kanpaldia ekainaren 17tik 19ra egitea, Donostiako Boulevardean. Komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek kale garbitzaileek baino soldata baxuagoak dituzte. Kale garbitzaileen kasuan gehien gehienak gizonezkoak dira, eta epaitegi eta komisaldegietan berriz emakumezkoak. Sindikatuek salatu dutenez soldata arrakala %13koa da komisaldegietan lan egiten dutenen kasuan, eta %7koa epaitegietako garbitzaileen kasuan.

 
bannerra

bannerra