Skip to main content
bannerra

LABek hitzarmen kolektiboa sortzea proposatu du etxeko langileen sektorean

LABek hitzarmen kolektiboa sortzea proposatu du etxeko langileen sektorean

LABeko kideek adierazi dutenez, langile hauek erregimen berezi baten barruan daude eta ez daukate ordezkaritza sindikalik. Horren ondorioz, langileen lan-baldintzak arautzeko helburuz eseri nahi dute mahaian. Negoziazio mahai hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ordezkaritza handiena duten lau sindikatuek osatzea proposatu dute. Patronalari dagokionez, adierazi dute Confebask dela ezaugarri hauetako hitzarmen bat negoziatzeko zilegitasuna duena. Patronalaren aurrean egongo den negoziazio batzordearen hirugarren ertza etxeko langileen elkarteak izan daitezen proposatu dute.

 
bannerra

bannerra