Skip to main content
bannerra

Gipuzkoako Arte Grafikoetako sektorean zortzi eguneko greba egingo dute

Gipuzkoako Arte Grafikoetako sektorean zortzi eguneko greba egingo dute

Gipuzkoako Arte Grafikoetako sektorean zortzi eguneko greba deialdia egingo dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Lan hitzarmenaren negoziaketan Adegi ez dela mugitu ere egin salatu dute sindikatuek. Patronalaren atarian egindako elkarretaratzean salatu dutenez, hiru hilabetez negoziatzen jardun ondoren, soldatak KPIaren arabera igotzera mugatzen dela Adegiren eskaintza. Sindikatuen arabera , langileen baldintzak egungo legedira egokitzea besterik aurreikusten ez dutela klausulak ere ez dituzte onartu nahi izan enpresariek. Hiru sindikatuek osatutako plataforma bateratuaren eskarien artean dira, besteak beste, soldaten igoera duinak, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko neurri eraginkorra, lan-osasunarekin lotutako eskakizunak, edo lanpostu berriak sortu eta langile erreleboa ziurtatzera bideratutakoak. Guztiei egin die uko patronalak, ELA, LAB eta UGTren arabera. Lehen lanuztea Ekainaren 26 eta 27an egingo dituzte. Konponbiderik ezean, hurrengo lanuzteak uztailaren 3 eta 4an, irailaren 25 eta 26an eta urriaren 2 eta 3an egin asmo dituzte.

 
bannerra

bannerra