Skip to main content
bannerra

Berri Txarrak taldeak datorren ostiralean jasoko du 2019ko Adarra Saria

Berri Txarrak taldeak datorren ostiralean jasoko du 2019ko Adarra Saria

Donostiako Udalak euskal musikarien ibilbidea omentzeko urtero ematen duen saria da. Mikel Laboak jaso zuen lehen aldiz sari hau, 2014an. Aurten, Aholku Batzordeak Lekunberriko musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko. Taldeak, ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria Donostiako alkatearen eskutik eta, egun berean, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. Bestalde, Berri Txarrakek Kobetamendin egingo du Ikusi Arte biran agindu zuen kontzertu erraldoi eta historikoa. Uztailaren 14an, hamabost gonbidatu bereziren laguntza izango du taldeak “Berri Txarrak lagun artean” izeneko kontzertuan. “Enrique Villarreal” El Drogas, Leire Iseo, Airoa Renteria edo La M.O.D.A. –ko David Ruizek hartuko dute parte, besteak beste. Gainera, Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen guneak euskal musikaren erakusleiho bilakatuko dute ikuskizuna. Hala, Triangelu Karpa eta Basoa eszenatokietan zortzi euskal taldek joko dute: Diabolo Kiwi, Iont, Patx & Run, Huts, Dukka, Natali, Atzapar eta Larra Bideakek, hain zuzen ere.

 
bannerra

bannerra