Skip to main content
bannerra

EH Bilduk jarrera irekia mantenduko du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan

EH Bilduk jarrera irekia mantenduko du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan

Euskal Autonimia Erkidegoko aurrekontuen negoziaketen aurrean jarrera irekia mantentzen duela iragarri du EH Bilduk. Maddalen Iriarte, soberanisten gasteizko legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du orain arte erakutsi duten akordiorako borondate berberarekin ekingo dietela Jaurlaritzarekin 2020ko aurrekontuari buruz egitekoak diren bilerei. Iriartek azpimarratu du akordioetarako prest egoteak ez duela esan nahi Urkulluren exekutiboak dioenarekin itsu-itsuan bat egingo dutenik, eta EAJ EH Bildurekiko mantentzen ari den jarrera erasokorra salatu du. Asteazken honetan, ekainaren 26an ekingo dio Pedro Azpiazu, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta ogasun sailburuak, aurrekontuak negoziatzeko bilera errondari. Lehen egun horretan PP eta Elkarrekin Podemosekin bildu ondoren, uztailaren 2an, datorren asteartean egingo du bilera sailburuak EH Bilduko ordezkariekin.

 
bannerra

bannerra