Skip to main content
bannerra

Gipuzkoako papergintza eta grafikagintzako greba jarraipen zabala izaten ari da

Gipuzkoako papergintza eta grafikagintzako greba jarraipen zabala izaten ari da

Gaur, Gipuzkoako grafikagintza eta papergintza sektoreetako langileek egun osoko greba burutu dute beren hitzarmen kolektiboen defentsan eta benetako negoziazioa aldarrikatzeko. Bi sektoreetako langileek kontzentrazioa egin dute ADEGIren egoitzaren aurrean. Papergintzako langileen kasuan, hirugarren greba eguna izan da gaurkoa. Aurreko bi greba egunen gisan, %90ko jarraipena izan du langileen esanetan, eta ekoizpena geldiarazi dute. Grafikagintzako sektorean lehenengo greba eguna izan da gaurkoa, eta %80ko jarraipena izan du, langileen arabera. Bi sektoreek greba eguna dute bihar ere, eta manifestazioa egingo dute 12:00etan, Tolosako Triangulo plazatik abiatuta.

 
bannerra

bannerra