Skip to main content
bannerra

Pau Sarrate aktoreak jaso du EHGAMen Urrezko Hirukia

Pau Sarrate aktoreak jaso du EHGAMen Urrezko Hirukia

Sari honek helburutzat du berdintasunerako mugimenduan aniztasunaren alde lagundu duten pertsona, elkarte edo erakundeak saritzea. Il Circo Italiano-n Paute pailazoaren rola betetzen du Pau Sarrate aktoreak. Adierazi dute saria eman diotela ume eta nagusiei zuzenduriko ikuskizunean dibertsitatea ikusarazi eta berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatzeagatik. Eskertuta agertu da Sarrate, eta nabarmendu du beti normaltasunez onartu eta adierazi duela bere sexualitatea. Horregatik, gaineratu du, ikuskizunean ere gaia naturaltasunez jorratzen duela. Bestalde, Trapuzko Espartina ere entregatu dute urtero bezala. Ana Beltran PPko diputatuarentzat izan da, LGBTIQ+ eskubideak zapaltzeagatik eta mespretxuzko adierazpenak egiteagatik.

 
bannerra

bannerra