Skip to main content
bannerra

Venezuelako gobernuak eta oposizioak negoziazio mahai iraunkorra sortzea adostu dute

Venezuelako gobernuak eta oposizioak negoziazio mahai iraunkorra sortzea adostu dute

Hirugarren elkarrizketa erronda da oraingoa. Norvegiaren bitartekaritza izanik maiatzean hasi zuten prozesua. Norvegiako gobernuak kautelaz hitz egiteko eskatu die bi aldeei eta beren hitzen erantzukizunak neurtzeko. Oposizioko liderra den Juan Guaidók negoziazio berriei uko egin zien joan den astean. Aldiz, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak behin eta berriz baieztatu du negoziaketek jarraituko dutela. Hauteskundeen harira, 2020an izango direla baieztatu dute Venezuelako El Nacional egunkariak eta Bloomberg albiste agentziak. Hauen arabera, Maduroren gobernuak, 2024an izan behar ziren hauteskundeak aurreratuko lituzke Hauteskunde Kontseilu Nazional berritu batek gidaturik. Beti ere Guaidók konpromisoa hartuko balu funtzionario chavistei isunak kentzeko, bere aliatu internazionalak konbentzituta. Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren hautagai berria 37 urteko Hector Rodriguez Miranda estatu venezuelarreko gobernadorea izango litzateke. Hedabide horien informazioa gezurtatu egin du Diosdado Cabello Venezuelako Asanblada Konstituziogileko presidenteak.

 
bannerra

bannerra