Skip to main content
bannerra

Saskibaloiko gizonezkoen Euskal Kopa Barakaldon jokatuko da larunbatean

Saskibaloiko gizonezkoen Euskal Kopa Barakaldon jokatuko da larunbatean

Saskibaloiko gizonezkoen Euskal Kopa aurkeztu dute gaur Barakaldoko udaletxean. Bertan, Bilbao Basketeko eta Baskoniako ordezkariak izan dira, baita Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria eta Barakaldoko alkatea ere. Partida Lasesarreko kiroldegian jokatuko da 21:00etan. 3.000 ikuslerentzako tokia du; bertan jokatu zen eskubaloiko Erreginaren Kopa, uda aurretik. Sarrerak dagoeneko internet bidez eros daitezke, 15 eurotan. Hala ere, partidako egunean bertan Lasesarreko lehiatiletan ere erosi ahal izango dira. Emakumezkoen Euskal Kopa, aldiz, irailaren 20an eta 22an ospatuko da, lauko formatuan.

 
bannerra

bannerra