Skip to main content
bannerra

BilbaoBiziko langileek eta erabiltzaileek zerbitzuaren kalitate baxua eta lan baldintza prekarioak salatu dituzte

BilbaoBiziko langileek eta erabiltzaileek zerbitzuaren kalitate baxua eta lan baldintza prekarioak salatu dituzte

BilbaoBizi zerbitzuko langileak hainbat hilabetetan aritu dira enpresarekin negoziatzen. Udalak azpikontratatutako NextBike enpresarentzat egiten dute lan. 8 hilabete daramatza zerbitzu honek martxan; langileek salatu dutenez, enpresak ez ditu baliabideak aldatu nahiz eta eskaria etengabe igotzen ari den. Zerbitzua egunean lau aldiz erabiliko zela aurreikusi zuten, baina gaur egun, 20 bidaiatik gora egiten dituzte. Honen aurrean enpresaren erantzukizuna azpimarratu dute, eta baita zerbitzu hori kontratatu duen udalarena ere.

 
bannerra

bannerra